Master Dimarock 07
Master Dimarock 07ko datuen laburpena:
Egitaraua 2 egunetan garatu genuen eta ekitaldi guztien artean 5.000 ikusle baino gehiago izan genituen. Ekitaldiz ekitaldi:
Kobako froga
-Master Dimarock 2007rako antolatzaileok bi bide berri prestatu genuen. Bata gizonezkoentzat 8c/c+ mailakoa eta bestea emakumezkoentzat 8b mailakoa. Txapelketa “bista”erara garatu nahi genuen, horrela, alde batetik, gizonezkoen kasuan, munduko errekorra gainditzeko aukera zeukaten, eta bestetik, emakumezkoak, munduko markarik onena berdintzea zuten helburu.. Txapelketa egunean kobako baldintzak ez ziren egokienak eskalatzeko, hezetasun handiegia zegoen, egoera honen ondorioz prestatutako lehiaketa bertan behera utzi behar izan genuen eta honen ordez eskalatzaileek eskalada erakustaldi pare gabea eskaini ziguten
Dry Tooling
-Aurtengo edizioan Dry-Tooling erakustaldia oso sorpresa atseina izan da. Estatuko kirolaririk onenak kirol berri honen agerraldi ezin hobea eskaini ziguten. Ekitaldiak 1.000 pertsona baino gehiago bildu zituen.
Open
- Open Dimarockek 30 eskalatzaile bildu zituen publiko adituaren aurrean bai goizeko salikapen-frogan bai arratseko finaletan.
-
Dima Rockmaster
- Bukatzeko Dima Rockmaster txapelketa, munduko eskalatzailerik onenak lehian, 3.000 ikuslek ikuskizun paregabeaz gozatu ahal izan zuten. Ekaitza gogorrak eta ugariak jasan genituen asteburu osoan eta ondorioz ikusle kopurua ere gutxitu egin zen jende askok eten egingo zela pentsatu zuen eta.Txapelketa Patxi Usobiagak gizonezkoetan eta Angela Eiterrek emakumezkoetan irabazi zuten.
- Ekitaldia ETB1ek ( telebista-kanal euskalduna) eman zuen entzule-indize oso positiboak lortuz.

