Dimarock 08

Nazioarteko Eskalada Txapelketa.2008ko Maiatzak 21-25

Shine

Dimarock 08

IFSC txapelketa ofiziala

Churches

Dimarock 08

Euskal Herriko Kirol Eskalada Txapelketa. Open Dimarock

Civic Involvement

Dimarock 08

Herriblok Dimablok

Action

Master Dimarock 05

Antolatu genuen 5 egunetako egitarauan 10.000 pertsonatik gora izan ziren ekitaldi ezberdinetan parte hartu zutenak. Ekitaldiz ekitaldi:
 
- Harkaitz eskalada txapelketan, Baltzolako koban, jende kopurua mugatua izan zen( tokiaren baldintzak eta naturarekiko begiruneak horrela behar dute eta). Ez genuen nahi koba barruan, une berdinean, 400 pertsonatik gora egotea. Ekitaldia egun osoa iraun zuen( 6 ordutako txapelketa tarteak kontutan hartu gabe). Egun osoan 1.000 ikusle inguru hurbildu ziren. Txapeldunak Euskadiko ordezkariak izan ziren, Patxi Usobiaga eta Leire Aguirre( txapelketa herrialdeka burutu zen).
- Arrastientan egin ziren hitzaldietara ere, ikusleen erantzuna ezin hobea izan zen. Patxi Usobiagaren emanaldian 1.000 pertsona inguru bildu ziren eta Catherine Destivele eskalatzaileak eskainitakoan 2.500 ikusle zenbatu genuen.
- Euskadiko txapelketa ere oso arrakastatsua izan zen. Zapatu goizean sailkapen-frogetan 2.000 ikusle eta arrastiko finaletan 3.000 inguru.
- Ekitaldi nagusiak, Dima Rockmaster 05, non munduko eskalatzailerik onenak ikusi ahal izan genituen, ikusleen erantzun bikaina izan zuen, 6.000  pertsona bildu ziren ekitaldi honetan. Gizonezkoetan txapela Alexander Chabot frantziarrak irabazi zuen eta emakumezkoetan berriz Angela Eiter austriarrak.
- Ekitaldia ETB 1ek emititu zuen osteko hiru zapatuetako gauetan. Orotara 10 ordutako emisioa izan zen entzule-indize oso positiboak lortuz.