Dimarock 08

Nazioarteko Eskalada Txapelketa.2008ko Maiatzak 21-25

Shine

Dimarock 08

IFSC txapelketa ofiziala

Churches

Dimarock 08

Euskal Herriko Kirol Eskalada Txapelketa. Open Dimarock

Civic Involvement

Dimarock 08

Herriblok Dimablok

Action

La escalada

KIROL-ESKALADA
Kirol-eskalada ez da jarduera oso zaharra. Izan ere, lehen erreferentziak XIX. mendearen amaierakoak dira; Oskar Schuster-ek eskalada librea aldarrikatu zuen Elbsandstein-en (Alemanian). 1912an, Rudolf Fehrmann-ek zonaldearen lehen gida-liburua argitaratu zuen, bertan biltzen direlarik gaurdaino iraun duten oinarriko arauak. Zailtasun handiko eskalada libreari dagokionez, berriz, Emilio Comici italiarra aitzindaritzat jo genezake. 40eko hamarkadan eskalada korapiltasuk bete zituen, gaur egun 6c+/7a zailtasuna dutenak. 50eko hamarkadan, John Gill estatubatuarrak beste urrats bat eman zuen, eskalatzeko magnesioa erabiltzen hasi eta lehen bulderrak ireki zituelarik; haiei esker, posible ziren jauzi eta mugimendu dinamikoak.
70ko hamarkadan, horma gaineko eskalada librea nagusitu zen. Hori, Yosemite haraneko horma erraldoietan. Bitartean, Frantzian, progresatzeko erabiltzen ez ziren ainguratzeak kolore horiz pintatzen hasi ziren Hura, rotpunk edo puntu gorriaren abiapuntutzat jo genezake. Kart Albert eskalatzaile alemaniarra, atsedenik ez zuten bideak pountu gorri batez markatzen hasi zen.
80ko hamarkadan, berriz, kirol-eskalada sortu zen. Frantzian, lehen espits-ak ireki zituzten, VI- mailako neurketa klasikoa 6a bilakatu zelarik. Hortik aurrera, kirol-eskaladaren zailtasunen neurketa-eredua bermatu zen. 8a zailtasuneko eskaladak egiteaz batera, etorkizuneko oinarriak ezarri ziren. Eskalatzaile asko dimentsio berri horiekin bat egin zuten, besteak beste direla, Patrick Edlinger, Jean-Baptiste Tribout, Jacky Godoffe, Stefan Glowacz, Tony Yaniro, Ron Kauk, Ben Moon, Simon Nadin, Wolfgang Gülich eta Maurizio Zanolla “Manolo”.
8 zailtasuneko lehen eskalada Yaniro estatubatuarrak erdietsi zuen, Grand Ilusion (8ª+). Gülick alemaniarrak 8b zailtasuneko igoera bete zuen (Kanal in rÜcken), baita 8b+ ere (Punks in the gym), 8c (Wall street) eta 9a (Action direct). Moon ingelesa izan zen 8c+ zailtasuna gainditu zuen lehena (Hubble). Ibilbideok beste hainbat eskalatzailek errepikatu dituztelarik, 9b eta 9b+ zailtasuneko eskaladak behin baino ez dira osotu. Fred Rouhling frantziarrak 9b zailtasuneko eskalada burutu zuen, Akira, eta Bernabé Fernandez malagarrak 9b+ mailako igoera egin zuen, Chilam Balam.
Bideok, aurrez landu eta entseatutakoak dira. Ageriko eskaladatan zeresanik ere bada. Laburbiltze aldera, hiru datu oinarrizko aipa daitezke. Batetik, 8a zailtasuneko lehen eskalada Marc de Menestral frantziarrak egin zuela (Samizdat), eta bestetik, 8b eta 8b+ mailako igoerak Elie Chevieux suitzarrak (Les liaisons dangereouses eta Massey Fergusson). 2004an, Hirayama japoniarrak 8c zaiultasuneko lehen eskalada bete zuen, agerian, Baltzolan bertan.

Rokodromoa
Rokodromoei esker, naturak eskaintzen dizkigun aukerak inguru artifizialera ekarri zituzten. Hasiera batean, entrenatzeko eraiki zituzten baina laster lehiatzeko inguru ezin hobea zela ohartu ziren.
International Council for Climbing Competitions (ICC) erakundea, Nazioarteko Eskalada Batasunaren menpe diharduenak, eskalada-lehiaketak arautzeaz arduratzen da, hiru modalitate desberdintzen dituelarik: zailtasuna, abiadura eta boulder.Master Dimarock 08 txapelketan zailtasun handiko eskaladaz gozatzerik izando dugu.
Araututako kirol-jarduera da, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak onetsitakoa. Izan ere, 2005 urtean Alemanian ospatutako  ‘World Games’ delako lehian lekurik izan zuen, eta Patxi Usobiaga euskaldunak irabazi zuen. Bide honi jarraiki kirol eskalada kirol olimpikoa izateko ahaleginak egiten ari da, gaur egun behar diren baldintzak betetzen ditu, 25 herrialdek baino gehiagok parte hartzen dute munduko txapelketetan, dopatzearen kontrako analisiak egiten dira,…..