Dimarock 08

Nazioarteko Eskalada Txapelketa.2008ko Maiatzak 21-25

Shine

Dimarock 08

IFSC txapelketa ofiziala

Churches

Dimarock 08

Euskal Herriko Kirol Eskalada Txapelketa. Open Dimarock

Civic Involvement

Dimarock 08

Herriblok Dimablok

Action

Euskal Selekzioa vs World Masters

Euskal eskalada selekzioak desafioa botako die munduko eskalatzailerik onenei. Ez da proba ofiziala izango, baina bai kirol eskaladaren bete-beteko festa.

Selekzio bakoitza hamaika eskalatzailek osatuko dute, mutil eta neska. Antolakuntzak bide bat jarriko die, eta hura lehen saiakeran kateatzea lortu behar dute eskalatzaileek. Bide gehiago nork kateatu, selekzio hura irabazle.

Bina bideri ekingo diote aldi berean, eta euskal selekzioa izango da beti lehena, beraz munduko selekzioko ordezkariek aurrekoek nola eskalatzen duten ikusi ahal izango dute. Munduko selekzioak ‘flashean’ eskalatuko du, eta hala euskaldunek bideez aurretiaz eduki dezaketen ezagutzaren abantaila parekatu egingo da.

Baltzolan guztia, igandean, maiatzak 25, 11:30etatik aurrera.

 

Sarrerak
Eremua mugatua denez eta ingurumena errespetatze aldera, 1.000 laguni baino ez zaie utziko koban sartzen. Sarrerak Dimako Turismo Bulegoan eta azokako Dimarock standean jarriko dira salgai maiatzaren 21etik, asteazkenetik, aurrera. Sarrera horrek katuoinak konpontzeko %10eko deskontu txartel gisan ere balioko du ‘El de los gatos’ dendan.