Dimarock 08

Nazioarteko Eskalada Txapelketa.2008ko Maiatzak 21-25

Shine

Dimarock 08

IFSC txapelketa ofiziala

Churches

Dimarock 08

Euskal Herriko Kirol Eskalada Txapelketa. Open Dimarock

Civic Involvement

Dimarock 08

Herriblok Dimablok

Action

Dimarock 08

Dimarock 2005ean jaio zenetik, urtero, munduko eskalatzaile onenak bildu ditu kirol eskalada hedatzen laguntzeko asmoz. Kontutan hartu behar dugu mundu mailan Diman dagoen Baltzolako kobako goi mailako kirol eskalda eskolak izen handia duela eta euskalerriko eskalatzaile onenak bertan forjatu direla.

Burutu diren hiru edizioetan milaka pertsona hurbildu dira ekitaldi ezberdinetan parte hartuz. Herriko plazan kokatzen den rokodromoaren inguruan hainbat ekitaldi egiteaz gain harkaitz eskaladak ere bere tokia izan du Baltzolako koban antolatu diren lehiaketetan.
Komunikabideetan ere presentzia ez da makala izan, batetik Europako eskalada munduko argitalpen esanguratsuenak Dimarockari tratamendu berezia eskaini diote (Desnivel eta Barrabes espainiarrak, 8a.nu norvegiarra, Kairn frantziarra, Climbing alemaniarra) eta beztetik ohiko kumunikabideek  ere  dagokion tratamendua eskaini diote adibidez ETB, El Correo, Deia, Gara, Berria, Radio Euskadi, Euskadi Irratia,…

Master Dimarock 08 nazioarteko ekitaldia antolatzeko daten eskaera “International Federation of Sport Climbing (IFSC)”n egina dago, nazioarteko ekitaldien datak finkatzea erakunde honi dagokio eta.