Dimarock 08

Nazioarteko Eskalada Txapelketa.2008ko Maiatzak 21-25

Shine

Dimarock 08

IFSC txapelketa ofiziala

Churches

Dimarock 08

Euskal Herriko Kirol Eskalada Txapelketa. Open Dimarock

Civic Involvement

Dimarock 08

Herriblok Dimablok

Action

Azken ordukoa: Martin Zabaletaren hitzaldia bertan behera

mai 22nd, 2008 by aelduaien | 0 Iruzkinak

Martin Zabaletak gaur gauean eskaini behar zuen hitzaldia bertan behera geratu da, haren beraren azken orduko arrazoi pertsonalak medio.  Zabaletak barkamena eskatu nahi die bertaratzeko asmotan zirenei.

Gogoratu gaur iluntzean Circo Deliciasen DANZA VERTICAL ikuskizuna eskainiko dela (20:30) eta segidan JOSUNE BEREZIARTU eta RIKAR OTEGIK hitzaldia eta ikus-entzunezkoa eskainiko dutela Dimako frontoian (21:15). 

Euskal selekzioa: 3 podium eta emaitza txukunak Bartzelonan

mai 20th, 2008 by aelduaien | 0 Iruzkinak

Espainiako Kopako lehen proba jokatu da joan den asteburuan Bartzelonan, eta euskal eskalatzaileek maila txukuna eman dute oso.

Nagusien mailan, Gorka Karapeto finalean sartu zen eta Ramonet, Jubes eta Eric Lopez besterik ez zituen aurretik izan, eta haiei ere estutualdia eman zien. 4. postuak itxaropenerako atea zabaldu du… Nesketan Itzi Rodriguez ere finalean sartu zen 7. amaituz, oraindik ere hobetu dezakeen postua; gaitasuna badu.

Gazteenak ere oso ondo, 18 urtez azpikoak batez ere: Jon Beñat Agirre, Aritz Domingez eta Josu Viejo 2., 3. eta 4. sailkatu ziren ondoz ondo, eta nesketan Maite Etxezarretak 2. egin zuen nahiz finalean TOP egin -finalaurekoetako koxkaren pena…-. 20 urtez azpikoetan Oier Iribarren 4. -2. postutik mugimendu bakarrera erori zen-, eta Mikel Velasco 5. 16 urtez azpikoetan Mikel Markinez finalean sartu eta 7. izan zen. 

Datorren domekan dute hauetako askok hurrengo hitzordua. Baltzolan, goizez, Euskal Selekzioa vs World Masters!

Irati Anda azken orduko baja

mai 19th, 2008 by aelduaien | 0 Iruzkinak

Irati Andak ezingo du Dimarock’08an lehiatu. Azken ordura arte eutsi dio itxaropenari, baina nahi eta ezin geratu behar izan du. Eskuin eskumuturreko lesio bat du fibrocártilago triangular-ean (eskumuturrean dugun menisko tankerako lotailua). Azken probak joan den asteburuan egin ditu Paun eskalatzen -edo eskalatu nahiean-, eta ezin, eskumuturrak uzten ez. Bada, baja izango da beraz Dimarocken, zaleok ikaragarri botako dugu faltan hura hormari itsatsita ikustea. Lastima!

Bo, halere baieztatu digu Diman ibiliko dela egunotan: “nola ez! Lan piskat ere egin behar dugu stand batekin, konpeak ikusi, Baltzola, lagunak… Eskalatu gabe egon behar izanda gaizki pasatzeko arrazoirik ez dut faltako, baina hara joan gabe okerrago egongo nintzateke! Dimakoa bilkura polita izango da oso!”, esan digu.

Lehiaketa denboraldi hasiera bera ere kinkan dauka orain gasteiztarrak lesio horrengatik. Espainiako Kopan jada ezin izan du parte hartu (iaz txapelduna izan zen), eta Munduko Kopa ekainaren 27-28an Qinghain (Txina) hasiko da. Suerte Irati, ea ondo osatzen zaren!

Stephanie Crovusier haren ordez

Azken uneko gertaera honen aurrean fin ibili da antolakuntza, eta jada badu Iratiren ordezkoa: Stephanie Crovusier. Frantziarrak jada parte hartu zuen Dimarock-eko lehen ekitaldian (2005) eta ez zen oharkabean pasa: hirugarren amaitu zuen. Selekzio bakoitzeko kopuru mugak direla eta ez da azken bi urteetako Munduko Kopan buru-belarri sartu, baina konpetidore fiña da oso Crovusier.

Natalija Gros Maja Vidmar lesionatuaren lekuan

mai 17th, 2008 by aelduaien | 0 Iruzkinak

Maja Vidmar iazko Munduko Kopako irabazlea lesionatu egin da eta ezingo du Dimarock’08an parte hartu. Haren hutsunea, ordea, herkide batek osatuko du, nola osatu ere: Natalija Gros etorriko da Dimara! Iaz denboraldi bikaina osatu zuen: 3. amaitu zuen Munduko Boulder Kopa (bi proba irabaziz), 4. Munduko Zailtasun Kopa eta World Rankingean 7.a da.

Natalija larunbat gaueko Masterrean arituko da, Dimako plazako horma ikusgarrian. Aldiz, ostiral gaueko bloke dueluetan, eta igande goizeko Baltzolako saioan Mina Markovicek hartuko du Vidmarren lekua.

Dimarockek zorterik onena opa dio Maja Vidmarri bere osaketa prozesuan.